Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 2:20-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua, eta orduan barur eguinen duté egun hetan.

21. Eta nehorc oihal pedaçu latz-bat eztu iosten abillamendu çar batetan, ezpere haren compligarri berri harc edequiten drauca çarrari, eta gaizcoatzenago da ethendurá.

22. Halaber nehorc eztu eçarten mahatsarno berria çahagui çarretan: ezpere mahatsarno berriac lehertzen ditu çahaguiac eta mahatsarnoa issurten da, eta çahaguiac galtzen dirade baina mahatsarno berria çahagui berrietan eçarri behar da.

23. Eta guertha cedin hura iragaiten baitzen Sabbath egun-batez ereincetan gaindi, eta has citecen haren discipuluac bidean cioacela buruca idoquiten.

24. Eta Phariseuéc erran cieçoten, Horrá, cergatic eguiten duté Sabbathoan eguin sori eztena?

25. Eta harc erran ciecén, Eztuçue egundano iracurri vkan, cer eguin çuen Dauid-ec necessitate çuenean, eta gossetu cenean bera eta harequin ciradenac?

26. Nola sarthu içan cen Iaunaren etchean Abiathar Sacrificadore principalaren demborán: eta propositioneco oguiac ian vkan cituen, Sacrificadorén baicen iateco sori etziradenac, eta nola harequin ciradeney-ere eman cerauen?

27. Guero erran ciecén: Sabbathoa guiçonagatic eguin içan da, ez guiçona Sabbathoagatic.

28. Bada guiçonaren Semea Sabbathoaren-ere iabe da.

Irakurri kapitulu osoa Markos 2