Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 2:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. ETa berriz sar cedin Capernaumen cembeit egunen buruan, eta ençun içan da ecen etchean cela.

2. Eta bertan anhitz bildu içan dirade hambat non bortha aldiriéc-ere ecin eduqui baitzitzaqueizten: eta declaratzen cerauen hitza.

3. Orduan ethor citecen batzu herengana, ekarten çutela laurez eramaiten cen paralyticobat.

4. Eta ceren ecin hurbil baitzaquidizquion gendetzearen causaz, aguer ceçaten Iesus cen etche gaina, eta hura çulhaturic, erauts ceçaten paralyticoa cetzan ohea.

5. Orduan Iesusec hayén fedea ikussiric, erran cieçón paralyticoari, Semé, barkatu çaizquic eure bekatuac.

6. Eta Scribetaric batzu ciraden han iarriac, eta iharduquiten çuten bere bihotzetan, hunela,

7. Cergatic haur hunela blasphemio erraiten ari da? Norc bekatuac barka ahal ditzaque Iaincoac berac baicen?

8. Eta bertan eçaguturic Iesusec bere spirituaz, ecen hala ciharducatela berac baithan, erran ciecen, Cergatic horrelaco gaucez diharducaçue çuen bihotzetan.

9. Cein da erratchago, erraitea paralyticoari, Barkatu çaizquic bekatuac, ala erraitea, Iaiqui adi, eta har eçac eure ohea, eta ebil adi?

10. Daquiçuençat bada ecen guiçonaren Semeac baduela bothere bekatuén barkatzeco lurrean (diotsa paralyticoari)

11. Hiri diossat, Iaiqui adi, eta har eçac eure ohea, eta habil eure etcherát.

12. Eta bertan iaiqui cedin, eta ohea harturic, ilki cedin gucién presentian: hala non guciac spantatuac baitzeuden, eta glorificatzen baitzuten Iaincoa, erraiten çutela, Egundano hunelaco gauçaric eztugu ikussi.

13. Eta ilki cedin berriz itsas alderat: eta populu gucia ethorten cen harengana, eta iracasten cituen hec.

14. Eta vrruti iragaiten cela, ikus ceçan, Leui Alpheoren semea peage lekuan iarriric, eta erran cieçón, Arreit niri. Eta iaiquiric iarreiqui cequión.

15. Eta guertha cedin, Iesus haren etchean mahainean iarriric cegoela, anhitz publicano eta gende vicitze gaichtotaco iar baitzedin Iesusequin eta haren discipuluequin, ecén anhitz ciraden eta iarreiqui içan çaizcan.

Irakurri kapitulu osoa Markos 2