Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 15:30-41 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Empara eçac eure buruä, eta iautsi adi crutzetic.

31. Halaber Sacrificadore principalec-ere escarnioz elkarri erraiten ceraucaten Scribequin, Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara deçaque.

32. Christ Israeleco Reguea iauts bedi orain crutzetic, ikus eta sinhets deçagunçat. Harequin crucificatu içan ciradenec-ere iniuriatzen çutén.

33. Baina sey orenac ciradenean, ilhumbe eguin cedin lur guciaren gainean bedratzi orenetarano

34. Eta bedratzi orenetan oihu eguin ceçan Iesusec ocengui, Eloi, Eloi, lammasabachthani? erran nahi baita, Ene Iaincoa, Ene Iaincoa, ceren abandonnatu nauc?

35. Eta han ciradenetaric batzuc ençun çutenean, cioiten, Huná, Elias deitzen du.

36. Laster eguin ceçan bada batec, eta spongiabat betheric vinagrez, eta eçarriric canabera baten inguruän, eman cieçón edatera, cioela, Vtzaçue: dacussagun eya ethorriren denez Elias horren kencera.

37. Eta Iesusec oihu handibat eguinic, spiritua renda ceçan.

38. Eta templeco velá erdira cedin bi çathitara garaitic behererano.

39. Eta ikus ceçanean haren aurkan cegoen Centenerac, ecen hala oihu eguinic spiritua rendatu çuela, erran ceçan, Eguiazqui guiçon haur Iaincoaren Semea cen.

40. Eta baciraden emazteac-ere vrrundanic beha ceudela, ceinén artean baitzen Maria Magdalena, eta Maria Iacques chipiaren eta Iosesen amá, eta Salome.

41. Eta hec, Galilean cenaz gueroztic iarreiqui içan çaizcan eta cerbitzatu vkan çuten: eta anhitz berce emazte harequin batean Ierusalemera igan içan ciradenic.

Irakurri kapitulu osoa Markos 15