Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 15:25-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Ciraden bada hirur orenac hura crucificatu çutenean.

26. Eta cen haren causaren inscriptionea hunela scribatua, IVDVEN REGVEA.

27. Eta harequin crucifica citzaten bi gaichtaguin: bata haren escuinean, eta bercea ezquerrean.

28. Eta compli cedin Scriptura dioena, Eta gaizquiguilequin estimatu içan da.

29. Eta iragaiten ciradenéc iniuriatzen çuten bere buruac higuitzen cituztela, eta cioitela, He, templea deseguiten eta hirur egunez edificatzen duaná.

30. Empara eçac eure buruä, eta iautsi adi crutzetic.

31. Halaber Sacrificadore principalec-ere escarnioz elkarri erraiten ceraucaten Scribequin, Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara deçaque.

32. Christ Israeleco Reguea iauts bedi orain crutzetic, ikus eta sinhets deçagunçat. Harequin crucificatu içan ciradenec-ere iniuriatzen çutén.

33. Baina sey orenac ciradenean, ilhumbe eguin cedin lur guciaren gainean bedratzi orenetarano

Irakurri kapitulu osoa Markos 15