Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 15:15-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Pilatec bada populuaren gogara eguin nahiz, larga ciecen Barabbas, eta Iesus açotaturic liura ciecén crucifica ledinçat.

16. Orduan gendarmesec eraman ceçaten hura sala barnera, cein baita pretorioa, eta dei ceçaten banda gucia.

17. Eta vezti ceçaten hura escarlataz, eta inguru eçar cieçoten buruan elhorri plegatuzco coroabat.

18. Eta has citecen haren salutatzen, cioitela, Vngui hel daquiala, Iuduen Regueá.

20. Guero harçaz truffatu ciradenean, eraunz cieçoten escarlatazcoa, eta vezti ceçaten bere abillamenduéz: eta camporat eraman ceçaten crucifica leçatençat.

21. Eta bortcha ceçaten bideazco Simon Cyreniano deitzen cembat, landetaric heldu cela, (cein baitzén Alexandreren eta Ruforen aita) haren crutzea eraman leçançat.

22. Guero eraman ceçaten Golgothaco lekura, cein erran nahi baita, Bur-heçur lekua.

23. Guero eman cieçoten edatera mahatsarno myrrharequin nahasteca, baina harc etzeçan har

24. Eta crucificatu çutenean, parti citzaten haren abillamenduac, çorthe egotziric hayén gainean, norc cer ioan leçaqueen.

25. Ciraden bada hirur orenac hura crucificatu çutenean.

26. Eta cen haren causaren inscriptionea hunela scribatua, IVDVEN REGVEA.

27. Eta harequin crucifica citzaten bi gaichtaguin: bata haren escuinean, eta bercea ezquerrean.

28. Eta compli cedin Scriptura dioena, Eta gaizquiguilequin estimatu içan da.

29. Eta iragaiten ciradenéc iniuriatzen çuten bere buruac higuitzen cituztela, eta cioitela, He, templea deseguiten eta hirur egunez edificatzen duaná.

30. Empara eçac eure buruä, eta iautsi adi crutzetic.

31. Halaber Sacrificadore principalec-ere escarnioz elkarri erraiten ceraucaten Scribequin, Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara deçaque.

32. Christ Israeleco Reguea iauts bedi orain crutzetic, ikus eta sinhets deçagunçat. Harequin crucificatu içan ciradenec-ere iniuriatzen çutén.

33. Baina sey orenac ciradenean, ilhumbe eguin cedin lur guciaren gainean bedratzi orenetarano

34. Eta bedratzi orenetan oihu eguin ceçan Iesusec ocengui, Eloi, Eloi, lammasabachthani? erran nahi baita, Ene Iaincoa, Ene Iaincoa, ceren abandonnatu nauc?

Irakurri kapitulu osoa Markos 15