Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 15:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta bertan goicean conseillu eduquiric Sacrificadore principaléc Ancianoequin eta Scribequin eta consistorio guciarequin, estecaturic Iesus eraman ceçaten, eta liura cieçoten Pilati.

2. Orduan interroga ceçan, hura Pilatec, Hi aiz Iuduen Reguea? Eta harc ihardesten çuela erran cieçón, Hic dioc.

3. Eta anhitz gauçaz accusatzen çutén hura Sacrificadore principaléc.

4. Eta Pilatec berriz interroga ceçan, cioela, Eztuc deus ihardesten? huná, cembat gauçaz hire contra testificatzen dutén.

5. Baina Iesusec deus etzeçan guehiagoric ihardets: hala non miresten baitzuen Pilatec.

6. Eta bestan largatzen ohi cerauen presonerbat, ceinen-ere esca bailitez.

7. Eta cen Barabbas deitzen cembat presonér seditioneco lagunequin, heriotze mutinationez eguin çuenic.

8. Eta oihuz iarriric populua has cedin escatzen eguin liecén bethiere eguin vkan cerauen beçala.

9. Eta Pilatec ihardetsi cerauen, cioela, Nahi duçue larga dieçaçuedan Iuduén Regueá?

10. (Ecen baceaquian nola hura inuidiaz liuratu çutén Sacrificadore principaléc)

11. Eta Sacrificadore principaléc incita ceçaten populua lehen Barabbas larga liecén.

Irakurri kapitulu osoa Markos 15