Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 14:22-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Eta hec alha ciradela, har ceçan Iesusec oguia eta gratiác rendaturic hauts ceçan: eta eman cieçén, eta dio, Har eçaçue, ian eçaçue: haur da ene gorputza.

23. Eta copá hartu çuenean, gratiác rendaturic, eman ciecén: eta edan ceçaten hartaric guciéc.

24. Eta dioste, Haur da ene odol Testamentu berricoa, anhitzengatic issurten dena.

25. Eguiaz diotsuet, ecen eztudala edanen hemendic harat aihenaren fructutic, hura berriric Iaincoaren resumán edanen dudan egunerano.

26. Eta canticoa erranic ioan citecen Oliuatzetaco mendirát.

27. Orduan dioste Iesusec, Guciac scandalizaturen çarete nitan gau hunetan: ecen scribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreyaturen dirade ardiac.

28. Baina resuscita nadinean aitzinduren natzaiçue Galileara.

29. Eta Pierrisec erran cieçón, Baldin guciac scandaliza baditez-ere, ni ez ordea.

30. Orduan diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat ecen egun, gau hunetan biguetan oillarrac io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauála.

31. Baina harc vnguiz haguitzago erraiten çuen, Baldin hirequin hil behar banu-ere, ezaut vkaturen. Eta halaber guciec-ere erraiten çutén.

32. Guero ethorten dirade Gethsemane deitzen den leku batetara: eta dioste bere discipuluey, Iar çaitezte hemen, othoitz daididano.

33. Eta hartzen ditu Pierris eta Iacques eta Ioannes berequin, eta has cedin icitzen, eta guciz keichatzen.

34. Eta dioste, Alde gucietaric triste da ene arimá heriorano: çaudete hemen, eta veilla eçaçue.

35. Eta aitzinachiago ioanic, bere buruä lurrera egotz ceçan, eta othoitz eguin ceçan, baldin possible baliz iragan ledin harenganic oren hura:

Irakurri kapitulu osoa Markos 14