Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 14:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Cen bada Bazcoaren eta ogui altchagarri gabecoen bestá bi egunen buruän: eta Sacrificadore principalac eta Scribác çabiltzan bilha nolatan hura fineciaz hatzamanic hil leçaqueten.

2. Eta cioiten, Ez bestán, populuan tumultoric eztençát.

3. Eta Iesus Bethanian Simon sorhayoaren etchean cela eta mahainean iarriric cegoela, ethor cedin emaztebat aspic garbizco vnguentu precio handitaco boeitabat çuela: eta hautsiric boeitá, huts ceçan haren buru gainera.

4. Eta ciraden batzu berac baithan gaitzi çayenic, eta erraiten çutenic, Certaco vnguentu goastatze haur eguin içan da?

5. Ecen haur hirur-ehun dinero baino guehiagotan saldu ahal çaten, eta eman paubrey. Eta baçadassaten haren contra.

6. Baina Iesusec dio, Vtzaçue hori, cergatic faschatzen duçue? obra ombat enegana eguin du.

7. Ecen paubreac bethiere vkanen dituçue çuequin, eta noiz-ere nahi vkanen baituçue, hæy vngui ahal daidieçue: baina ni eznauçue bethi vkanen.

8. Hunec ahal duena eguin du: auançatu da ene gorputzaren vnctatzera ene ohorztecotzat.

9. Eguiaz erraiten drauçuet, non-ere predicaturen baita Euangelio haur mundu gucian, hunec eguin duena-ere contaturen da hunen memoriotan.

10. Orduan Iudas Iscariot hamabietaric bat ethor cedin Sacrificadore principaletara, hura liura liecençat.

Irakurri kapitulu osoa Markos 14