Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 13:11-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta hatzamanic eramanen çaituztenean etzaretela aitzinetic ansiatan cer erranen duçuen, eta ezalbeitzineçate medita: baina cer-ere emanen baitzaiçue ordu hartan, hura albeitzinarrate: ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina Spiritu saindua.

12. Orduan liuraturen du anayeac anayea heriotara, eta aitác haourra: eta altchaturen dirade haourrac aita-amén contra, eta hil eraciren dituzté.

13. Eta gaitzetsiac içanen çarete guciéz, ene icenagatic: baina norc-ere perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da.

14. Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel Prophetáz erran içan dena, behar eztén lekuan dagoela (iracurtzen duenac adi beça) orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát:

15. Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts etcherát, eta ezalbeiledi sar deusen bere etchetic eramaitera.

16. Eta landán datena ezalbeiledi guibelerat itzul, bere abillamenduaren hartzera.

17. Baina dohaingaitz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan.

18. Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea eztén neguän.

19. Ecen içanen dirade egun hec halaco tribulatione, nolacoric ezpaita içan Iaincoac creatu dituen gaucén creatze hatsetic oraindrano, eta ezpaita içanen.

20. Eta baldin Iaunac laburtu ezpalitu egun hec, nehor ezlaite salua: baina elegitu dituen elegituacgatic, laburtu ditu egun hec.

21. Eta orduan baldin nehorc badarraçue, Huná hemen Christ, edo, Hará han: ezalbeitzineçate sinhets.

22. Ecen altchaturen dirade Christ falsuac, eta propheta falsuac: eta eguinen dituzte signoac eta miraculuac seducitzeco, baldin possible baliz, elegituen-ere.

23. Baina çuec beguirauçue. Huná, aitzinetic erran drauzquiçuet gauça guciac.

24. Halaber egun hetan tribulatione haren ondoan, iguzquia ilhunduren da: eta ilharguiac eztu bere arguia emanen.

25. Eta ceruco içarrac eroriren dirade, eta ceruètan diraden verthuteac ikaraturen dirade.

26. Eta orduan ikussiren duté guiçonaren Semea datorquela hodeyetan bothere eta gloria handirequin.

27. Eta orduan igorriren ditu bere Aingueruäc, eta bilduren ditu bere elegituac laur haicetaric, lur bazterretic ceru bazterrerano.

Irakurri kapitulu osoa Markos 13