Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 12:36-44 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

36. Ecen Dauid-ec berac erran du Spiritu sainduaren inspirationez, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar-adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella.

37. Beraz Dauid-ec berac deitzen du hura Iaun: nondic da beraz haren seme? Eta gendetze anhitzec ençuten çuen hura gogotic.

38. Eta erraiten cerauen bere doctrinán, Beguirauçue Scriba arropa lucequin ebili nahi diradenetaric, eta salutationey merkatuetan on dariztenetaric,

39. Eta lehen cadirey synagoguetan, eta lehen placey banquetetan:

40. Iresten dituztela ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: hauc recebituren duté condemnatione handiagoa.

41. Eta Iesusec truncoaren aurkán iarriric cegoela, gogoatzen çuen nola populuac diru emaiten çuen truncora, eta anhitz abratsec emaiten çutén anhitz.

42. Eta ethorriric emazte alhargun paubre batec eman citzan bi peça chipi, baitziraden quadrantbat.

43. Orduan bere discipuluac beregana deithuric erran ciecén, Eguiaz diotsuet, ecen alhargun paubre hunec guehiago eman duela ecen ez truncora eman duten guciéc.

44. Ecen guciéc soberaturic çutenetic eman vkan duté, baina hunec eman du bere paubreciatic çuen gucia bayeta, bere sustantia gucia.

Irakurri kapitulu osoa Markos 12