Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 12:22-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Eta har cieçateán hura çazpiéc, eta leinuric etzieçateán vtzi: gucietaco azquenenic hil ciedián emaztea-ere.

23. Resurrectionean bada, resuscitatu diratenean hetaric ceinen emazte içanen da? Ecen çazpiéc hura emazte vkan dié.

24. Orduan ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Eztuçue halacotz huts eguiten ceren ezpaitaquizquiçue Scripturác, ezeta Iaincoaren verthutea?

25. Ecen hiletaric resuscitatu diratenean, eztu nehorc emazteric harturen, ez emanen ezconçaz: baina içanen dirade ceruètaco Aingueruäc beçala.

26. Eta hiléz den becembatean, ecen resuscitatzen diradela, eztuçue iracurri Moysesen liburuan, nola berroan hari minçatu içan çayón Iaincoa, cioela, Ni naiz Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa?

27. Ezta hilén Iaincoa, baina vicién Iaincoa: çuec beraz haguitz enganatzen çarete.

28. Eta ethor cedin Scribetaric cembeit, hec disputatzen ençunic, eta ikussiric ecen vngui ihardetsi cerauela, harc interroga ceçan, Cein da manamendu gucietaco lehena?

29. Eta Iesusec ihardets cieçón. Manamendu gucietaco lehena duc, Behadi Israel, gure Iainco Iauna, Iaun bakoitzbat duc.

30. Onhetsiren duc bada eure Iainco Iauna, eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz, eta eure ahal guciaz: haur duc lehen manamendua.

31. Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala: hauc baino berce manamendu handiagoric eztuc.

32. Orduan erran cieçón Scriba harc, Vngui, Magistruá, eguiazqui erran duc, ecen Iaincobat dela eta harçaz berceric eztela:

33. Eta haren onhestea bihotz guciaz, eta adimendu guciaz, eta arima guciaz, eta indar guciaz: eta hurcoaren onhestea bere buruä beçala, guehiago dela ecen ez holocausta eta sacrificio guciac.

34. Eta Iesusec ikussi çuenean ecen harc çuhurqui ihardetsi çuela, erran cieçón, Ezaiz vrrun Iaincoaren resumatic. Eta nehor guehiagoric etzayón ausart interrogatzera.

35. Eta ihardesten çuela Iesusec erraiten çuen, templean iracasten ari cela, Nola dioite Scribéc ecen Christ Dauid-en seme dela?

36. Ecen Dauid-ec berac erran du Spiritu sainduaren inspirationez, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar-adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella.

37. Beraz Dauid-ec berac deitzen du hura Iaun: nondic da beraz haren seme? Eta gendetze anhitzec ençuten çuen hura gogotic.

38. Eta erraiten cerauen bere doctrinán, Beguirauçue Scriba arropa lucequin ebili nahi diradenetaric, eta salutationey merkatuetan on dariztenetaric,

39. Eta lehen cadirey synagoguetan, eta lehen placey banquetetan:

Irakurri kapitulu osoa Markos 12