Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16

Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Ierusalemera, Bethphage eta Bethania Oliuatzetaco mendi aldecoetara hurbiltzen ciradenean, igor citzan bere discipuluetaric biga,

2. Eta erran ciecén, Çoazte çuen aurkán den burgura: eta hartan sarthuren çareten beçain sarri, eridenen duçue asto vmebat estecatua, nehor oraino gainean iarri içan etzayonic: lachaturic hura ekardaçue.

3. Eta baldin nehorc badarraçue, Cergatic hori eguiten duçue? erraçue ecen Iaunac duela haren beharra: eta bertan hura igorriren du huna.

4. Parti citecen bada, eta eriden ceçaten asto vmea estecaturic, bortha aldean campotic bi bideren artean: eta lacha ceçaten hura.

5. Eta han ceudenetaric batzuc erran ciecén, Cer ari çarete, lachatzen baituçue asto-vmea?

6. Eta hec erran ciecén, Iesusec manatu cituen beçala: eta ioaitera vtzi citzaten.

7. Eta ekar ceçaten asto-vmea Iesusgana, eta eçar cietzoten berén abillamenduac gainean, eta iar cedin haren gainean.

8. Eta anhitzec berén abillamenduac heda citzaten bidean: eta bercéc adarrac ebaquiten cituzten arboretaric eta bidean hedatzen.

9. Eta aitzinean cioacenéc, eta iarreiquiten ciradenéc, oihu eguiten çuten, cioitela, Hosanna, benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena.

10. Benedicatu dela gure aita Dauid-en resuma Iaunaren icenean ethorten dena: Hosanna leku gorenetan aicená.

11. Eta sar cedin Ierusalemen Iesus, eta templean: eta gauça gucietara inguru behaturic, eta ia berandua cela ilki cedin Bethaniarát hamabiequin.

12. Eta biharamunean ilki içan ciradenean Bethaniatic, gosse cedin.

13. Eta vrrundanic ikussiric ficotze hostodunbat, ethor cedin eya deus hartan eriden ceçaquenez: eta hartara ethorriric, etzeçan deus eriden hostoric baicen: ecen etzén fico demborá.

14. Orduan ihardesten çuela Iesusec erran cieçón ficotzeari, Hemendic harát hireganic seculan fructuric nehorc ian ezteçala. Eta haur ençun ceçaten haren discipuluéc.

15. Eta ethorten dirade Ierusalemera: eta Iesus templean sarthuric, has cedin saltzen eta erosten ari ciradenén campora egoizten, eta cambiadoren mahainac, eta vsso columba saltzalen cadirác itzul citzan.

16. Eta etzuen permettitzen nehorc vnciric erabil leçan templetic.

17. Eta iracasten ari cen, ciostéla. Ezta scribatua, ecen Ene etchea orationetaco etche deithuren dela natione gucietan? baina çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue.

18. Eta haur ençun ceçaten Scribéc eta Sacrificadore principaléc, eta bilha çabiltzan nolatan hura hil leçaqueten: ecen beldur çaizcan, ceren populu gucia miraculuz baitzegoen haren doctrináz.

19. Eta arratsa ethorri cenean, ilki cedin Iesus hiritic.

20. Eta goicean aldetic iragaiten ciradela ikus ceçaten ficotzea erroetarano eyhartua.

21. Orduan orhoituric Pierrisec erran cieçón, Magistruá, huná, hic maradicatu duán ficotzea eyhartu duc.

22. Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Auçue Iaincoaren fedea.

23. Eguiaz erraiten drauçuet, norc-eré erranen baitrauca mendi huni, Ken adi, eta iraitz adi itsassora: eta ezpaitu dudaric eguinen bere bihotzean, baina sinhetsiren baitu ecen erraiten duena eguinen dela, cer-ere erranen baituque eguinen çayó.

24. Halacotz erraiten drauçuet, ceren-ere othoitz eguiten duçuela escaturen baitzarete, sinhetsaçue ecen recebituren duçuela: eta eguinen çaiçue.

25. Baina othoitz eguiten iar çaiteztenean, barka eçaçue baldin deus baduçue nehoren contra: çuen Aita ceruètacoac-ere, çuey barka dietzaçuen çuen faltác.

26. Ecen baldin çuec barka ezpadeçaçue: çuen Aita ceruètan denac-ere eztrauzquiçue barkaturen çuen faltác.

27. Orduan ethorten dirade berriz Ierusalemera: eta templean çabilala, ethor citecen harengana Sacrificadore principalac, eta scribác, eta Ancianoac

28. Eta erran cieçoten, Cer authoritatez gauça horiac eguiten dituc? eta norc eman drauc authoritate hori gauça horiac eguin ditzán?

29. Eta Iesusec ihardesten çuela erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez: eta ihardestaçue, eta erranen drauçuet cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.

30. Ioannesen baptismoa cerutic cen, ala guiçonetaric? ihardestaçue.

31. Eta baciharducaten elkarren artean, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen du Cergatic beraz eztuçue sinhetsi hura?

32. Baina baldin erran badeçagu, Guiçonetaric populuaren beldur gara: ecen guciéc çaducaten Ioannes eguiazco Propheta içan cela.

33. Eta ihardesten çutela erran cieçoten Iesusi, Etzeaquiagu. Eta Iesusec ihardesten duela dioste, Nic-ere eztrauçuet erranen cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.