Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 10:9-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Bada Iaincoac iunctatu duena guiçonac ezteçala separa.

10. Eta etchean berriz discipuluéc gauçá harçaz beraz interroga ceçaten.

11. Eta harc erran cieçen, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, eta bercebat emazte harturen, adulterio iauquiten du haren contra.

12. Eta baldin emazteac vtzi badeça bere senharra, eta berce batequin ezcon badadi, adulterio iauquiten du.

13. Orduan presenta cietzoten haourtcho batzu, hec hunqui litzançat: baina discipuluéc mehatchatzen cituzten, hec presentatzen cituztenac.

14. Eta hori ikus ceçanean Iesusec, fascha cedin eta erran ciecén, vtzitzaçue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitzaçuela empatcha: ecen horlacoén da Iaincoaren resumá.

15. Eguiaz erraiten drauçuet, norc-ere ezpaitu recebituren Iaincoaren resumá haourtcho anço, ezta hartan sarthuren.

16. Eta hec bessoetara harturic, escuac hayén gainean eçarriric, benedica citzan.

17. Eta hura ilkiten cela bideari lequionçat, norbeitec harengana laster eguinic, eta haren aitzinean belhauricaturic, interroga ceçan, Magistru oná, cer eguinen dut vicitze eternala hereta deçadançat?

18. Eta Iesusec erran cieçon, Cergatic deitzen nauc on? eztuc nehor onic bat baicen, eta hura, Iaincoa.

19. Manamenduac badaquizquic, Ezteçala adultera, Ezteçala hil, Ezteçala ebats, Ezteçala testimoniage falsuric erran, Damuric eztaguioala nehori, Ohoraitzac eure aita eta ama:

20. Eta harc ihardesten çuela erran cieçon, Magistruá, horiac guciac beguiratu citiat neure gaztetassunetic.

Irakurri kapitulu osoa Markos 10