Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 10:8-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta biac içanen dirade haraguibat. Beraz guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat.

9. Bada Iaincoac iunctatu duena guiçonac ezteçala separa.

10. Eta etchean berriz discipuluéc gauçá harçaz beraz interroga ceçaten.

11. Eta harc erran cieçen, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, eta bercebat emazte harturen, adulterio iauquiten du haren contra.

12. Eta baldin emazteac vtzi badeça bere senharra, eta berce batequin ezcon badadi, adulterio iauquiten du.

13. Orduan presenta cietzoten haourtcho batzu, hec hunqui litzançat: baina discipuluéc mehatchatzen cituzten, hec presentatzen cituztenac.

14. Eta hori ikus ceçanean Iesusec, fascha cedin eta erran ciecén, vtzitzaçue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitzaçuela empatcha: ecen horlacoén da Iaincoaren resumá.

15. Eguiaz erraiten drauçuet, norc-ere ezpaitu recebituren Iaincoaren resumá haourtcho anço, ezta hartan sarthuren.

16. Eta hec bessoetara harturic, escuac hayén gainean eçarriric, benedica citzan.

17. Eta hura ilkiten cela bideari lequionçat, norbeitec harengana laster eguinic, eta haren aitzinean belhauricaturic, interroga ceçan, Magistru oná, cer eguinen dut vicitze eternala hereta deçadançat?

18. Eta Iesusec erran cieçon, Cergatic deitzen nauc on? eztuc nehor onic bat baicen, eta hura, Iaincoa.

19. Manamenduac badaquizquic, Ezteçala adultera, Ezteçala hil, Ezteçala ebats, Ezteçala testimoniage falsuric erran, Damuric eztaguioala nehori, Ohoraitzac eure aita eta ama:

20. Eta harc ihardesten çuela erran cieçon, Magistruá, horiac guciac beguiratu citiat neure gaztetassunetic.

21. Eta Iesusec harenganat behaturic, onhets ceçan, eta erran cieçón, Gauça baten peitu aiz, habil, dituanac sal itzac, eta eman ietzéc paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri, crutzea harturic.

22. Eta hura faschaturic hitz hunez, ioan cedin tristeric: ecen on handiac cituen.

23. Orduan inguru behaturic Iesusec dioste bere discipuluey, O cein nequez onhassundunac, Iaincoaren resumán sarthuren diraden!

24. Eta discipuluac spanta citecen hitz hauçaz. Baina Iesusec berriz ihardesten çuela erran ciecén, Haourrác, cein gaitz den abrastassunetan fida diradenac, Iaincoaren resumán sar ditecen.

Irakurri kapitulu osoa Markos 10