Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 10:43-52 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

43. Baina ezta hala içanen çuen artean: aitzitic nor-ere nahi içanen baita handiena içan çuen artean, içanen da çuen cerbitzari.

44. Eta nor-ere nahi içanen baita çuen artean içan ehen, içanen da gucién cerbitzari.

45. Ecen guiçonaren Semea-ere ezta ethorri cerbitzatu içatera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren anhitzengatic rançoinetan emaitera.

46. Orduan ethorten dirade Iericora: eta hura Iericotic ilkiten cela, eta haren discipuluac eta gendetze handia, Bartimeo Timeoren seme itsua cegoen iarriric, bide bazterrean, esquez:

47. Eta ençunic ecen Iesus Nazareno cela, has cedin oihu eguiten eta erraiten, Iesus Dauid-en semeá, auc pietate niçaz.

48. Eta mehatchatzen çuten anhitzec ichil ledin: baina harc vnguiz oihu guehiago eguiten çuen, Dauid-en semeá, auc pietate niçaz.

49. Orduan Iesusec gueldituric, mana ceçan, dei ledin. Eta dei ceçaten itsua, ciotsatela, Sporça adi, iaiqui adi: deitzen au.

50. Eta hura, bere mantoa egotzi çuenean, iaiquiric ethor cedin Iesusgana.

51. Eta ihardesten çuela erran cieçón Iesusec, Cer nahi duc daguiadan? Eta itsuac diotsa, Magistruá, ikustea recebi deçadan.

52. Eta Iesusec erran cieçón, Oha, eure fedeac saluatu au. Eta bertan recebi ceçan ikustea, eta iairreiquiten çayón Iesusi bidean.

Irakurri kapitulu osoa Markos 10