Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 10:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guero handic partituric, ethor cedinIudeaco aldirietara Iordanaren berce aldeaz: eta berriz gendetze bil cedin harengana: eta ohi beçala berriz iracasten cituen.

2. Orduan ethorriric Phariseuéc interroga ceçaten tentatzen çutela, Sori da guiçonac bere emaztea vtzi deçan?

3. Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Cer manatu drauçue Moysesec?

4. Eta hec erran ceçaten, Moysesec permettitu dic separationeco letraren scribatzera, eta emaztearen vtzitera.

5. Eta ihardiesten çuela Iesusec erran ciecén, Çuen bihotzeco gogortassunagatic scribatu drauçue manamendu hori.

6. Baina creatione hatsetic, arra eta emea eguin cituen Iaincoac.

7. Hunegatic, vtziren ditu guiçonac bere aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari.

8. Eta biac içanen dirade haraguibat. Beraz guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat.

9. Bada Iaincoac iunctatu duena guiçonac ezteçala separa.

10. Eta etchean berriz discipuluéc gauçá harçaz beraz interroga ceçaten.

11. Eta harc erran cieçen, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, eta bercebat emazte harturen, adulterio iauquiten du haren contra.

12. Eta baldin emazteac vtzi badeça bere senharra, eta berce batequin ezcon badadi, adulterio iauquiten du.

13. Orduan presenta cietzoten haourtcho batzu, hec hunqui litzançat: baina discipuluéc mehatchatzen cituzten, hec presentatzen cituztenac.

14. Eta hori ikus ceçanean Iesusec, fascha cedin eta erran ciecén, vtzitzaçue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitzaçuela empatcha: ecen horlacoén da Iaincoaren resumá.

15. Eguiaz erraiten drauçuet, norc-ere ezpaitu recebituren Iaincoaren resumá haourtcho anço, ezta hartan sarthuren.

Irakurri kapitulu osoa Markos 10