Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 1:34-45 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

34. Eta senda citzan erharçun diuersez eri ciraden guciac: eta anhitz deabru campora egotz ceçan, eta etzituen deabruac minçatzera vtziten nola hura eçagutu vkan lutén.

35. Guero goicean oraino ilhun handia cela iaiquiric ilki cedin, eta ioan cedin leku desertu batetara, eta han othoitz eguiten çuen.

36. Eta iarreiqui içan çaizcan Simon eta harequin ciradenac.

37. Eta eriden çutenean, erran cieçoten, Guciac hire bilha diabiltzac.

38. Orduan dioste Goacen hurbilengo burguètara: han-ere predica deçadançat: ecen hartacotzat ilki içan naiz.

39. Eta predicatzen çuen hayén synagoguetan, Galilea gucian: eta deabruac campora egoizten cituen.

40. Eta ethor cedin harengana sorhayobat, othoitz eguiten ceraucala, eta hari belhauricaturic ciotsala, Baldin nahi baduc chahu ahal neçaquec.

41. Orduan Iesusec compassione harturic eta escua hedaturic, hunqui ceçan hura, eta erran cieçón, Nahi diat, aicén chahu,

42. Eta hori erran çuenean, bertan ioan cedin harenganic sorhayotassuna, eta chahu cedin.

43. Eta hura mehatchaturic bertan igor ceçan camporát:

44. Eta erran cieçón, Beguirauc nehori deus ezterroan: baina ohá, eta eracuts aquio Sacrificadoreari, eta presenta itzac eure garbitzeagatic Moysesec manatu dituen gauçác hæy testimoniagetan.

45. Baina hura ilkiric has cedin anhitz gauçaren publicatzen, eta beharquiaren manifestatzen, hala non guehiagoric aguerriz Iesus ecin sar baitzaiten hirira, baina lekorean leku desertuetan cen, eta ethorten ciraden harengana alde gucietaric.

Irakurri kapitulu osoa Markos 1