Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 1:24-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Cioela, Ah, Cer da hire eta gure artean Iesus Nazarenoa? gure deseguitera ethorri aiz? ba ceaquiat nor aicen, hi aiz Iaincoaren saindua.

25. Eta mehatcha ceçan hura Iesusec, cioela, Ichil adi, eta ilki adi horrenganic.

26. Eta spiritu satsua hura çathituric, eta ocengui oihuz iarriric, ilki cedin harenganic.

27. Eta spanta citecen guciac, hala non bere artean galdez baitzeuden, cioitela, Cer da haur? cer doctrina berri da haur? authoritatez spiritu satsuac-ere manatzen baititu eta obeditzen baitute ?

28. Eta io ceçan haren famác bertan Galilea inguruco comarca gucia.

29. Eta bertan synagogatic ilkiric, ethor citecen Simonen eta Andriuen etchera Iacquesequin eta Ioannesequin.

30. Eta Simonen ama-guinharreba cetzan helgaitzarequin: eta bertan minçatu içan çaizcan harçaz.

31. Orduan hurbilduric goiti ceçan hura escutic harturic, eta bertan vtzi ceçan helgaitzac: eta harc cerbitza citzan.

32. Eta arratsean, iguzqui sartzean, ekarten cerautzaten gueizqui ceuden guciac eta demoniatuac.

33. Eta hiri gucia borthara bildua cen.

34. Eta senda citzan erharçun diuersez eri ciraden guciac: eta anhitz deabru campora egotz ceçan, eta etzituen deabruac minçatzera vtziten nola hura eçagutu vkan lutén.

35. Guero goicean oraino ilhun handia cela iaiquiric ilki cedin, eta ioan cedin leku desertu batetara, eta han othoitz eguiten çuen.

36. Eta iarreiqui içan çaizcan Simon eta harequin ciradenac.

37. Eta eriden çutenean, erran cieçoten, Guciac hire bilha diabiltzac.

38. Orduan dioste Goacen hurbilengo burguètara: han-ere predica deçadançat: ecen hartacotzat ilki içan naiz.

39. Eta predicatzen çuen hayén synagoguetan, Galilea gucian: eta deabruac campora egoizten cituen.

40. Eta ethor cedin harengana sorhayobat, othoitz eguiten ceraucala, eta hari belhauricaturic ciotsala, Baldin nahi baduc chahu ahal neçaquec.

Irakurri kapitulu osoa Markos 1