Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 9:16-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Orduan harturic borz oguiac eta bi arrainac, cerurat beha cegoela benedica citzan hec: eta hauts citzan, eta eman cietzén discipuluey, populuaren aitzinean eçar litzatençát.

17. Ian ceçaten bada guciéc, eta ressasia citecen: eta goititu içan dirade soberatu içan çaizten çathietaric hamabi sasquitara.

18. Eta guertha cedin, hura appart othoitz eguiten cegoela, discipuluac harequin baitziraden eta interroga baitzitzan hec, cioela, Ni nor naicela dioite gendec?

19. Eta hec ihardesten çutela erran ceçaten, Ioannes Baptista: eta bercéc, Elias: eta bercéc, ecen cembeit Propheta lehenagocoetaric resuscitatu içan dela.

20. Eta erran ciecén, Eta çuec nor naicela ni dioçue? Ihardesten çuela Simon Pierrisec erran ceçan, Christ Iaincoarena.

21. Orduan harc mehatchatzen cituelaric mana citzan nehori haur ezlerroten:

22. Cioela, Behar da guiçonaren Semeac anhitz suffri deçan, eta reproba dadin Ancianoéz eta Sacrificadore principaléz, eta Scribez, eta hil dadin, eta hereneco egunean resuscita dadin.

23. Guero erraiten cerauen guciey. Baldin nehor hor ene ondoan ethorri nahi bada, renuntia beça bere buruaz, eta har beça bere crutzea egun oroz, eta berrait niri.

24. Ecen norc-ere nahi vkanen baitu saluatu bere vicia: galduren du hura: baina norc-ere galduren baitu bere vicia ene causaz, saluaturen du hura.

25. Ecen cer probetchu du guiçonac baldin mundu gucia irabaz badeça, eta bere buruä destrui deçan, eta gal dadin?

26. Ecen nor-ere ahalque içanen baita niçaz eta ene hitzéz, harçaz ahalque içanen da guiçonaren Semea, dathorrenean bere maiestatean, eta Aitarenean eta Aingueru sainduenean.

27. Eta erraiten drauçuet eguiaz, badirade hemen present diradenotaric batzu, herioa dastaturen eztutenic Iaincoaren resumá ikus deçaqueteno.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 9