Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 9:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guero deithuric elkarrequin bere hamabi discipuluac, eman ciecén bothere eta authoritate deabru gucién gainean, eta eritassunén sendatzeco.

2. Eta igor citzan hec Iaincoaren resumaren predicatzera, eta erién sendatzera.

3. Eta erran ciecén, Ezteçaçuela deus eraman bidecotzát, ez vheric, ez maletaric, ez oguiric, ez diruric, eta eztuçuela birá arropa.

4. Eta cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, han çaudete, eta handic ilki albaitzindezte.

5. Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, ilkiric hiri hartaric, çuen oinetaco errhautsa-ere iharros eçaçue testimoniagetan hayén contra.

6. Hec bada ilkiric ioaiten ciraden burguz burgu, euangelizatzen eta sendatzen çutela leku gucietan.

7. Eta ençun citzan Herodes tetrarchac, harc eguiten cituen gauça guciac: eta dudatzen çuen, ceren batzuc erraiten baitzutén, ecen Ioannes hiletaric resuscitatu cela.

8. Eta batzuc Elias aguertu cela: eta bercéc, cembeit lehenagoco Prophetaric resuscitatu cela.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 9