Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 8:47-56 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

47. Emazte hura bada ikussiric ecen etzayola estali içan, ethor cedin ikara çabilala: eta bere buruä haren aitzinera egotziric declara cieçón populu guciaren aitzinean cer causaz hura hunqui çuen, eta nola sendatu içan cen bertan.

48. Eta harc erran cieçón, Alabá aun bihotz on eure fedeac sendatu au: oha baquerequin.

49. Oraino hura minço cela, ethor cedin cembeit synagogaco principalarenetic, hari ciotsala, Hil içan duc hire alabá: ezteçala fatiga Magistrua.

50. Baina Iesusec ençunic ihardets cieçón nescatcharen aitári. Ezaicela beldur, sinhets eçac solament, eta hura sendaturen baita.

51. Eta etchera sarthuric, etzeçan nehor sartzera vtzi Pierris eta Iacques eta Ioannes eta nescatcharen aita eta ama baicen,

52. Eta nigarrez ceuden guciac, eta lamentatzen çutén: baina harc erran ceçan, Eztaguiçuela nigarric: ezta hil, baina lo datza.

53. Eta truffatzen ciraden harçaz, hil cela iaquinez.

54. Eta harc, guciac campora iraitziric, eta haren escua harturic, oihu eguin ceçan, cioela, Nescatchá, iaiqui adi.

55. Eta itzul cedin haren spiritua, eta iaiqui cedin bertan: eta mana ceçan eman lequión iatera.

56. Eta spanta citecen haren aita-amác: baina harc mana citzan nehori ezlerroten eguin içan cena.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 8