Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 8:4-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta nola gendetze handia biltzen baitzen, eta hiri gucietaric anhitz harengana ioaiten, erran ceçan comparationez,

5. Ilki cedin ereillebat bere haciaren ereitera: eta ereitean partebat eror cedin bide bazterrera: eta aurizqui içan cen, eta ceruco choriéc irets ceçaten hura.

6. Eta berce partebat eror cedin harri gainera, eta sorthuric eyhar cedin, ceren ezpaitzuen hecetassunic:

7. Eta berce partebat eror cedin elhorri artera: eta harequin batean sorthuric elhorriéc itho ceçaten hura.

8. Eta bercea eror cedin lur onera: eta sorthuric eguin ceçan fructu ehunetan hambat. Hauén erraitean oihuz cegoen, Ençuteco beharriric duenac, ençun beça.

9. Eta interrogatzen çuten bere discipuluéc erraiten çutela, ceric cen comparatione hura.

10. Eta harc erran ciecén, Çuey eman çaiçue Iaincoaren resumaco mysterioén eçagutzea: baina bercey comparationez, dacussatelaric ikus ezteçaten, eta dançutelaric adi ezteçaten.

11. Haur da bada comparationea, Hacia da Iaincoaren hitza.

12. Eta bide bazterrecoac dirade, ençuten dutenac: guero ethorten da deabrua, eta kencen du hitza hayén bihotzetic, sinhetsiric salua eztitecençát.

13. Eta harri gainecoac dirade, ençun dutenean bozcariorequin recebitzen dutenac hitza: baina hauc erroric eztute, hauc demboratacotz sinhesten duté, eta tentationeco demborán retiratzen dirade.

14. Eta elhorri artera erori dena, hauc dirade ençun dutenac: baina partitu eta, ansiéz eta abrastassunéz eta vicitze hunetaco voluptatéz ithotzen dirade, eta eztuté fructuric ekarten.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 8