Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 8:29-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Ecen manatzen çuen spiritu satsua guiçonaganic ilki ledin: ecen dembora lucez eduqui çuen hura: eta estecaturic cadenaz eta cepoez beguiratzen cen: baina estecailluac çathituric eramaiten cen deabruaz desertuetara.

30. Orduan interroga ceçan hura Iesusec, cioela, Nola duc icen? Eta harc erran ceçan, Legione. Ecen anhitz deabru sarthu ciraden hura baithan.

31. Eta othoitz eguiten ceraucaten, ezlitzan mana abysmora ioaitera.

32. Eta cen han vrdalde handibat alha cenic mendian: eta othoitz eguiten ceraucaten permetti liecén hetara sartzera: eta permetti ciecén.

33. Ilkiric bada deabruac guiçónaganic sar citecen vrdetara: eta vrdaldea oldar cedin gainetic behera lac-era, eta itho cedin.

34. Eta vrdainéc ikussi çutenean cer eguin içan cen, ihes eguin ceçaten: eta partituric conta ceçaten hirian eta campoetan.

35. Orduan gendeac ilki citecen eguin içan cenaren ikustera, eta ethor citecen Iesusgana, eta eriden ceçaten guiçona ceinetaric deabruac ilki içan baitziraden, veztitua, eta cençatua, iarriric cegoela Iesusen oinetara: eta ici citecen.

36. Eta conta ciecen hæy ikussi vkan çutenec-ere, nola sendatu içan cen demoniatu içana.

37. Orduan othoitz eguin cieçoten Gadarenoén aldiri inguruco gendetze guciac, parti ledin hetaric: ecen icidura handic hartu cituen: eta hura vncira sarthuric, itzul cedin.

38. Eta othoitz ceguión guiçon harc, ceinaganic ilki içan baitziraden deabruac, harequin licén: baina Iesusec igor ceçan, cioela,

Irakurri kapitulu osoa Lukas 8