Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 8:12-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta bide bazterrecoac dirade, ençuten dutenac: guero ethorten da deabrua, eta kencen du hitza hayén bihotzetic, sinhetsiric salua eztitecençát.

13. Eta harri gainecoac dirade, ençun dutenean bozcariorequin recebitzen dutenac hitza: baina hauc erroric eztute, hauc demboratacotz sinhesten duté, eta tentationeco demborán retiratzen dirade.

14. Eta elhorri artera erori dena, hauc dirade ençun dutenac: baina partitu eta, ansiéz eta abrastassunéz eta vicitze hunetaco voluptatéz ithotzen dirade, eta eztuté fructuric ekarten.

15. Baina lur onera erori dena, hauc dirade bihotz honestean eta onean hitz ençuna eduquiten dutenac eta fructu patientiatan ekarten dutenac

16. Eta nehorc arguia viztu duenean, eztu hura vnci batez estaltzen, edo ohe azpian eçarten: baina candeler gainean eçarten du, sartzen diradenéc arguia ikus deçatençát.

17. Ecen ezta secreturic, aguerturen eztenic: ez estaliric, eçaguturen, eta arguira ethorriren eztenic.

18. Ikus-açue bada nola ençuten duçuen: ecen norc-ere baitu hari emanen çayo: eta norc-ere ezpaitu, duela vste duena-ere edequiren çayo hari.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 8