Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 7:9-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta gauça hauc ençunic Iesusec mirets ceçan harçaz: eta itzuliric erran cieçon berari çarreican companiari, Erraiten drauçuet, Israelen-ere eztudala hain fede handiric eriden.

10. Eta igorri içan ciradenéc, etchera itzuli ciradenean, eriden ceçaten cerbitzari eri içana sendoric.

11. Eta guertha cedin biharamunean Iesus ioaiten baitzen Naim deitzen cen hirira: eta ioaiten ciraden harequin haren discipuluetaric vnguisco, eta gendetze handia.

12. Eta hirico portaleari hurbildu çayon beçala, huná, eramaiten çuten hilbat, bere ama alhargunaren seme bakoitza, eta hiritic compania handia cen harequin.

13. Eta alhargun hura ikussi çuenean Iaunac, compassione har ceçan haren gainean, eta erran cieçon, Eztaguinala nigarric.

14. Eta hurbilduric hunqui ceçan kutchá, (orduan gorputza çaramatenac gueldi citecen) eta erran ceçan, Guiçon gazteá, hiri diossat, iaiqui adi.

15. Eta iar cedin hil içana, eta has cedin minçatzen. Eta eman cieçon hura bere amari.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 7