Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 7:7-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Halacotz neure buruä-ere eztiat digne estimatu hiregana ethorteco: baina errac hitza, eta sendaturen baita ene muthilla.

8. Ecen ni nauc berceren meneco guiçon, ditudalaric neure meneco gendarmesac: eta huni erraiten diarocat, oha, eta badihoac: eta berceari, Athor, eta ethorten duc: eta neure cerbitzariari Eguic haur, eta eguiten dic.

9. Eta gauça hauc ençunic Iesusec mirets ceçan harçaz: eta itzuliric erran cieçon berari çarreican companiari, Erraiten drauçuet, Israelen-ere eztudala hain fede handiric eriden.

10. Eta igorri içan ciradenéc, etchera itzuli ciradenean, eriden ceçaten cerbitzari eri içana sendoric.

11. Eta guertha cedin biharamunean Iesus ioaiten baitzen Naim deitzen cen hirira: eta ioaiten ciraden harequin haren discipuluetaric vnguisco, eta gendetze handia.

12. Eta hirico portaleari hurbildu çayon beçala, huná, eramaiten çuten hilbat, bere ama alhargunaren seme bakoitza, eta hiritic compania handia cen harequin.

13. Eta alhargun hura ikussi çuenean Iaunac, compassione har ceçan haren gainean, eta erran cieçon, Eztaguinala nigarric.

14. Eta hurbilduric hunqui ceçan kutchá, (orduan gorputza çaramatenac gueldi citecen) eta erran ceçan, Guiçon gazteá, hiri diossat, iaiqui adi.

15. Eta iar cedin hil içana, eta has cedin minçatzen. Eta eman cieçon hura bere amari.

16. Eta har citzan guciac beldur batec, eta glorificatzen çuten Iaincoa, erraiten cutela, Segur Propheta handibat iaiqui içan da gure artean, eta segur Iaincoac visitatu du bere populua.

17. Eta io ceçan harçazco fama hunec Iudea gucia eta inguruco comarca gucia.

18. Eta conta cietzoten Ioannesi bere discipuluec gauça hauc guciac.

19. Eta deithuric bere discipuluetaric biga Ioannesec igor citzan Iesusgana, cioela, Hi aiz ethorteco cen hura, ala berce baten beguira gaude?

20. Eta ethorriric harengana guiçon hec erran ceçaten, Ioannes Baptistac igorri guiaitic hiregana, dioela, Hi aiz ethorteco cena, ala berce baten beguira gaude?

21. Eta ordu berean anhitz senda ceçan eritassunetaric, eta plaguetaric, eta spiritu gaichtoetaric eta anhitz itsuri ikustea eman ciecén.

22. Guero ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Ioannic conta ietzoçue Ioannesi ikussi eta ençun dituçuen gauçác: ecen itsuéc ikustea dutela recebitzen, mainguäc diradela ebilten, sorhayóac diradela chahutzen gorréc dutela ençuten, hilac diradela resuscitatzen, paubrey çayela Euangelioa predicatzen.

23. Eta dohatsu da scandalizaturen eztena nitan.

24. Eta partitu ciradenean Ioannesen mandatariac, has cequión, Ioannesez populuari erraiten, Ceren ikustera ilki içan çarete desertura? canabera haiceaz erabilten den baten?

Irakurri kapitulu osoa Lukas 7