Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 7:44-49 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

44. Eta emazteaganat itzuliric erran cieçón Simoni, Badacussac emazte haur? hire etchean sarthu içan nauc, vric ene oinetara eztuc eman: baina hunec ene oinac nigar vriz arregatu citic, eta bere buruco adatsaz ichucatu.

45. Potbat niri eztrautac eman, baina haur, sarthu naicenaz gueroztic, eztuc ene oiney pot eguitetic guelditu.

46. Olioz ene buruä eztuc vnctatu: baina hunec vnguentuz vnctatu citic ene oinac.

47. Halacotz erraiten drauat barkatu çaizcala bere bekatu anhitzac, ecen haguitz onhetsi dic: eta gutiago barkatzen çayonac gutiago onhesten dic.

48. Guero emazteari erran cieçón, Barkatu çaizquin eure bekatuac.

49. Eta has citecen elkarrequin mahainean iarriric ceudenac, bere artean erraiten, Nor da haur bekatuac-ere barkatzen baititu?

Irakurri kapitulu osoa Lukas 7