Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 7:40-48 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

40. Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, Simon, badiat cerbait hiri erraitecoric. Eta harc dio, Magistruá, errac.

41. Hartzedun batec citián bi çordun, batac cián çor borz-ehun dinero, eta berceac berroguey eta hamar.

42. Eta hec ez vkanez nondic paga, quitta cieceán biey. Hautaric bada, errac, ceinec hura maiteago vkanen du?

43. Eta ihardesten çuela Simonec erran ceçan, Vste diat ecen guehiago quittatu içan çayonac. Eta harc erran cieçon, Bidezqui iugeatu duc.

44. Eta emazteaganat itzuliric erran cieçón Simoni, Badacussac emazte haur? hire etchean sarthu içan nauc, vric ene oinetara eztuc eman: baina hunec ene oinac nigar vriz arregatu citic, eta bere buruco adatsaz ichucatu.

45. Potbat niri eztrautac eman, baina haur, sarthu naicenaz gueroztic, eztuc ene oiney pot eguitetic guelditu.

46. Olioz ene buruä eztuc vnctatu: baina hunec vnguentuz vnctatu citic ene oinac.

47. Halacotz erraiten drauat barkatu çaizcala bere bekatu anhitzac, ecen haguitz onhetsi dic: eta gutiago barkatzen çayonac gutiago onhesten dic.

48. Guero emazteari erran cieçón, Barkatu çaizquin eure bekatuac.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 7