Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 7:38-50 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

38. Eta guibeletic haren oinetara cegoela, has cedin nigarrez cegoela haren oinén nigar vriz arregatzen: eta ichucatzen cerauzcan bere buruco adatsaz, eta pot eguiten cerauen haren oiney, eta vnguentuz vnguenstatzen cituen.

39. Orduan hori ikussiric hura gomitatu çuen Phariseuac erran ceçan bere baithan, cioela, Hunec, baldin Propheta baliz balaquique segur nor eta nolacoa den haur hunquitzen duen emaztea: ecen vicitze gaichtotacoa da.

40. Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, Simon, badiat cerbait hiri erraitecoric. Eta harc dio, Magistruá, errac.

41. Hartzedun batec citián bi çordun, batac cián çor borz-ehun dinero, eta berceac berroguey eta hamar.

42. Eta hec ez vkanez nondic paga, quitta cieceán biey. Hautaric bada, errac, ceinec hura maiteago vkanen du?

43. Eta ihardesten çuela Simonec erran ceçan, Vste diat ecen guehiago quittatu içan çayonac. Eta harc erran cieçon, Bidezqui iugeatu duc.

44. Eta emazteaganat itzuliric erran cieçón Simoni, Badacussac emazte haur? hire etchean sarthu içan nauc, vric ene oinetara eztuc eman: baina hunec ene oinac nigar vriz arregatu citic, eta bere buruco adatsaz ichucatu.

45. Potbat niri eztrautac eman, baina haur, sarthu naicenaz gueroztic, eztuc ene oiney pot eguitetic guelditu.

46. Olioz ene buruä eztuc vnctatu: baina hunec vnguentuz vnctatu citic ene oinac.

47. Halacotz erraiten drauat barkatu çaizcala bere bekatu anhitzac, ecen haguitz onhetsi dic: eta gutiago barkatzen çayonac gutiago onhesten dic.

48. Guero emazteari erran cieçón, Barkatu çaizquin eure bekatuac.

49. Eta has citecen elkarrequin mahainean iarriric ceudenac, bere artean erraiten, Nor da haur bekatuac-ere barkatzen baititu?

50. Baina emazteari erran cieçón, Eure fedeac saluatu au: oha baquerequin.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 7