Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 7:3-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta harc ençun çuenean Iesusez, igor citzan harengana Iuduén Ancianoac, othoiztez çayola, ethorriric senda leçan haren cerbitzaria.

4. Eta hec ethorri ciradenean Iesusgana, othoitz ceguioten affectionatuqui, cioitela, ecen digne cela nehorc hura aithor lieçón.

5. Ecen maite dic, cioiten, gure nationea eta synagogabat harc edificatu diraucuc.

6. Iesus bada ioan cedin hequin. Baina ia etchetic vrrun handi etzela, Centenerac igor citzan adisquideac harengana, ciotsala, Iauna, ezadila neka: ecen eznauc digne ene atharbe pean sar adin.

7. Halacotz neure buruä-ere eztiat digne estimatu hiregana ethorteco: baina errac hitza, eta sendaturen baita ene muthilla.

8. Ecen ni nauc berceren meneco guiçon, ditudalaric neure meneco gendarmesac: eta huni erraiten diarocat, oha, eta badihoac: eta berceari, Athor, eta ethorten duc: eta neure cerbitzariari Eguic haur, eta eguiten dic.

9. Eta gauça hauc ençunic Iesusec mirets ceçan harçaz: eta itzuliric erran cieçon berari çarreican companiari, Erraiten drauçuet, Israelen-ere eztudala hain fede handiric eriden.

10. Eta igorri içan ciradenéc, etchera itzuli ciradenean, eriden ceçaten cerbitzari eri içana sendoric.

11. Eta guertha cedin biharamunean Iesus ioaiten baitzen Naim deitzen cen hirira: eta ioaiten ciraden harequin haren discipuluetaric vnguisco, eta gendetze handia.

12. Eta hirico portaleari hurbildu çayon beçala, huná, eramaiten çuten hilbat, bere ama alhargunaren seme bakoitza, eta hiritic compania handia cen harequin.

13. Eta alhargun hura ikussi çuenean Iaunac, compassione har ceçan haren gainean, eta erran cieçon, Eztaguinala nigarric.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 7