Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 6:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guertha cedin bada Sabbath egun bigarren lehenean, hura iragaiten baitzén ereincetan gaindi: eta buruca idoquiten ari baitziraden haren discipuluac, eta iaten escuez bihituric.

2. Eta Phariseuetaric batzuc erran ciecén, Cergatic eguiten duçue Sabbathoan eguin sori eztena?

3. Orduan ihardesten çuea Iesusec erran ciecén, Eztuçue haur-ere iracurri cer eguin çuen Dauid-ec gossetu cenean bera eta harequin ciradenac?

4. Nola sarthu içan cen Iaincoaren etchean eta propositioneco oguiac hartu cituen, eta ian cituen, eta eman ciecén harequin ciradeney-ere: hetaric iatea Sacrificadorén baicen sori eztelaric.

5. Guero erraiten cerauen, Guiçonaren Semea iabe da Sabbathoaren-ere.

6. Eta guertha cedin berce Sabbath batez-ere hura sar baitzedin synagogara, eta iracasten baitzuen: eta cen han guiçon-bat eta haren escu escuyna cen eyhar.

7. Eta gogoatzen çuten hura Scribéc eta Phariseuéc eya Sabbathoan senda leçaqueenez, accusatione eriden leçatençat haren contra.

8. Baina baceaquizquian hayén pensamenduac, eta diotsa guiçon escu eyharra çuenari, Iaiqui adi, eta ago çutic artean. Eta hura iaiquiric egon cedin çutic.

9. Erran ciecén bada Iesusec, Interrogaturen çaituztet gauça batez, Sabbathoetan vngui eguitea da sori ala gaizqui eguitea? persona baten emparatzea ala galtzea?

10. Eta hetara gucietara inguru behaturic, diotsa guiçonari, Hedeçac eure escua: eta harc eguin ceçan hala: eta senda cedin haren escua bercea beçain.

11. Eta bethe citecen eraucimenduz, eta elkarrequin minço ciraden, cer leidioten Iesusi.

12. Eta guertha cedin egun hetan, ioan baitzedin mendira othoitz eguitera, eta gau gucia han iragan ceçan Iaincoari othoitz eguiten ceraucala.

13. Eta arguitu cenean dei citzan bere discipuluac, eta hetaric hauta citzan hamabi, cein Apostolu-ere dei baitzitzan,

14. (Simon, Pierris-ere deithu çuena, eta Andriu haren anayea: Iacques eta Ioannes: Philippe eta Bartholomeo:

Irakurri kapitulu osoa Lukas 6