Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 5:9-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Ecen icidura batec har ceçan hura eta harequin ciraden guciac, hartu cituzten arrain hatzamaitearen gainean, halaber Iacques eta Ioannes Zebedeoren seme Simonen lagun ciradenac-ere.

10. Orduan erran cieçón Simoni Iesusec, Eztuála beldurric, oraindanic guiçon hatzamaile içanen aiz.

11. Eta vnciac leihorrera cituztenean gucia vtziric, hari iarreiqui içan çaizcan.

12. Eta guertha cedin hura hiri batetan cela, huná, guiçon sorhayotassunez bethebat ethor baitzedin: eta ikussi çuenean Iesus, bere buruä beguitharte gainera egotziric othoitz ceçan hura, cioela, Iauna, baldin nahi baduc, chahu ahal neçaquec.

13. Eta Iesusec escua hedaturic hunqui ceçan hura, cioela, Nahi diat, aicén chahu. Eta bertan sorhayotassuna parti cedin harenganic.

14. Eta harc mana ceçan nehori ezlerrón: baina ohá, diotsa, eracuts ieçoc eure buruä Sacrificadoreari, eta presenta eçac eure chahutzeagatic Moysesec ordenatu duen beçala hæy testimoniagetan.

15. Eta harçazco proposa gueroago aitzinago hedatzen cen, eta gendetze handiac biltzen ciraden ençutera, eta bere eritassunetaric harçaz senda litecençát.

16. Baina bera retiratua cegoen desertuetan, eta othoitz eguiten çuen.

17. Eta guertha cedin egun batez hura iracasten ari cela, phariseuac eta Legueco doctorac baitzeuden iarriric, cein ethor baitzitecen Galileaco eta Iudeaco eta Ierusalemeco burgu gucietaric: eta Iaunaren verthutea cen hayén sendatzeco.

18. Orduan huná batzu, dacarqueitela ohean guiçon-bat cein baitzén paralytico: eta çabiltzan hura barnera ekarri nahaiz, eta haren aitzinean eçarri nahiz.

19. Eta erideiten etzutenean nondic hura barnera liroiten, gendetzearen causaz, iganic etche gainera, teuletaric erauts ceçaten ohetchoarequin artera, Iesusen aitzinera:

20. Eta hayén fedea ikussi çuenean, erran cieçón, Guiçoná, barkatu çaizquic eure bekatuac.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 5