Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 4:3-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Orduan erran cieçón deabruac, baldin Iaincoaren Semea bahaiz, erróc harri huni ogui bilha dadin.

4. Eta ihardets cieçón Iesusec, cioela, Scribatua duc, ecen eztela ogui berez vicico guiçona, baina Iaincoaren hitz guciaz.

5. Orduan eramanic hura deabruac mendi gora batetara, eracuts cietzon munduco resuma guciac dembora moment batez.

6. Eta diotsa deabruac, Emanen drauat bothere hori gucia, eta resuma horien gloriá: ecen niri eman içan ciaitadac, eta nahi dudanari emaiten diarocat.

7. Hic bada baldin adora baneçac, hire içanen dituc guciac.

8. Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, Guibelerat adi eneganic Satán: ecen scribatua duc, Adoraturen duc eure Iainco Iauna, eta hura bera cerbitzaturen duc.

9. Orduan eraman ceçan Ierusalemera, eta eçar ceçan templeco pinacle gainean: eta erran cieçón, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, egotzac eure buruä hemendic beherera.

10. Ecen scribatua duc, bere Ainguèruey cargu emanen drauela hiçaz, hire beguiratzeco:

11. Eta escuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ezadinçát.

12. Baina ihardesten duela Iesusec diotsa, Errana duc, Eztuc tentaturen eure Iainco Iauna.

13. Guero tentatione gucia acabatu eta, deabrua parti cedin harenganic dembora batetaranocotz.

14. Eta itzul cedin Iesus Spirituaren verthutez Galileara: eta haren famá ioan cedin inguruco comarca orotara.

15. Eta hura ari cen iracasten hayén synagoguetan, guciéc ohoratzen çutela.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 4