Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 4:23-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Eta erran ciecén, Frangoqui erranen drautaçue comparatione haur, Medicuá, senda eçac eure buruä: cerere gauça ençun baitugu eguin içan diradela Capernaum-en, eguin itzac hemen-ere eure hirian.

24. Eta dioste, Eguiaz diotsuet, ecen Prophetaric batre eztela gogaracoric bere herrian.

25. Baina eguiaz erraiten drauçuet, anhitz ema alhargun cen Eliasen egunetan Israelen, ceruä ertsi içan cenean hirur vrthe eta sey hilebethetacotz, hala non eguin baitzedin gossete handia lur guciaren gainean.

26. Baina hetaric batetara-ere etzén igorri içan Elias, Sarepta Sidoniaco hirira baicen, emazte alhargun batgana.

27. Eta anhitz sorhayo cen Israelen Eliseo prophetaren demborán, baina hetaric batre etzén chahutu içan Naaman Syriacoa baicen.

28. Orduan bethe citecen guciac asserretassunez synagogán, gauça hauc ençuten cituztenean.

29. Eta iaiquiric egotz ceçaten hura hiritic campora, eta eraman ceçaten mendi gainera (ceinen gainean hayen hiria edificatua baitzen) gainetic behera egotz leçatençat.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 4