Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 3:6-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eta ikussiren du haragui guciac Iaincoaren saluagarria.

7. Erraiten cerauen bada harenganic batheya litecençat ethorten ciraden gendetzey, Vipera castá, norc auisatu çaituzte ethorteco den hirari ihes eguiten?

8. Eguin itzaçue bada fructu emendamenduaren digneac: eta etzaiteztela has erraiten ceuroc baithan, Abraham dugu aita: ecen badiotsuet, Iaincoac harri hautaric-ere Abrahami haour suscita, ahal dieçaqueola.

9. Bada ia aizcora-ere arborén errora eçarria da: beraz arbore fructu on eguiten eztuen gucia piccatzen da, eta sura egoizten.

10. Orduan interroga ceçaten gendetzéc, cioitela, Cer eguinen dugu beraz?

11. Eta ihardesten çuela erran ciecén, Bi arropa dituenac eman bieço eztuenari: eta iatecoric duenac, halaber eguin beça.

12. Ethor cedin publicanoetaric-ere batheya litecençat: eta erran cieçoten, Magistruá, cer eguinen dugu?

13. Eta harc erran ciecén, Deus ordenatu çaiçuen baino guehiago ezteçaçuela erekar.

14. Interroga ceçaten gendarmesec-ere, cioitela, Eta guc cer eguinen dugu ? Eta dioste, Nehor ezteçaçuela tormenta, ez iniuria: eta contenta çaitezte çuen gagéz.

15. Eta populua beha cegoela, eta guciéc bere bihotzetan pensatzen çutela Ioannesez, eya hura liçatenez Christ,

Irakurri kapitulu osoa Lukas 3