Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 3:12-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Ethor cedin publicanoetaric-ere batheya litecençat: eta erran cieçoten, Magistruá, cer eguinen dugu?

13. Eta harc erran ciecén, Deus ordenatu çaiçuen baino guehiago ezteçaçuela erekar.

14. Interroga ceçaten gendarmesec-ere, cioitela, Eta guc cer eguinen dugu ? Eta dioste, Nehor ezteçaçuela tormenta, ez iniuria: eta contenta çaitezte çuen gagéz.

15. Eta populua beha cegoela, eta guciéc bere bihotzetan pensatzen çutela Ioannesez, eya hura liçatenez Christ,

16. Ihardets ceçan Ioannesec, erraiten cerauela guciey, Eguia da nic batheyatzen çaituztet vrez: baina heldu da ni baino borthitzago dena, ceinen çapatetaco hedearen lachatzeco ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzte Spiritu sainduaz eta suz.

17. Ceinen bahea haren escuan içanen baita, eta garbituren du chahu bere larraina: eta bilduren du bihia bere granerera: baina lastoa choil erreren du bihinere hiltzen ezten suan.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 3