Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 24:29-45 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Baina bortcha ceçaten, cioitela, Ago gurequin: ecen arratsa duc, eta eguna duc beheratu. Sar cedin bada hequin egoitera.

30. Eta guertha cedin hequin mahainean iarriric cegoela, oguia harturic gratiác renda baitzitzan, eta hautsiric eman baitziecén.

31. Orduan irequi citecen hayén beguiac, eta eçagut ceçaten hura: baina hura ken cedin hayén aguerritic.

32. Eta erran ceçaten elkarren artean, Etzena gure bihotza erratzen gutan, minço çaicunean bidean, eta declaratzen cerauzquigunean Scripturác?

33. Eta iaiquiric ordu hartan berean itzul citecen Ierusalemera, eta eriden citzaten elkargana bilduac hamecác, eta hequin ciradenac:

34. Erraiten çutela, Resuscitatu da Iauna eguiazqui, eta aguertu içan çayó Simoni.

35. Hec-ere conta citzaten bideco gauçác, eta nola heçaz eçagutu içan cen oguiaren haustean.

36. Eta gauça hauçaz minço ciradela, presenta cedin Iesus bera hayén artean, eta erran ciecén, Baquea dela çuequin.

37. Baina hec trublaturic eta icituric, vste çutén spiritubat çacussatela.

38. Orduan erran ciecén, Cergatic trublatu çarete, eta cergatic pensamenduac igaiten dirade çuen bihotzetara?

39. Ikus itzaçue ene escuac eta ene oinac: ecen hura bera naiz ni, hazta neçaçue, eta mira: ecen spirituac haraguiric ez heçurric eztu, nola nic dudala baitacussaçue.

40. Eta gauça hauc erran cituenean, eracuts cietzén escuac eta oinac.

41. Baina oraino hec alegueraz sinhesten etzutela, eta miraz ceudela, erran ciecén, Baduçue hemen deus iatecoric?

42. Orduan hec presenta cieçoten arrain erre çathibat, eta ezti orrace batetaric.

43. Eta harturic hayén aitzinean ian ceçan.

44. Eta erran ciecén, Hauc dirade erraiten nerauzquiçuen hitzac, oraino çuequin nincela, ecen behar ciradela complitu niçaz Moysesen Leguean, eta Prophetetan, eta Psalmuetan scribaturic dauden gauça guciac.

45. Orduan irequi ceçan hayén adimendua, Scripturén aditzeco.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 24