Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 24:24-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Eta ioan içan dituc gurequin ciradenetaric batzu monumentera, eta hala eriden dié nola emaztéc erran baitzuten: baina bera eztié ikussi.

25. Orduan harc erran ciecen, O adimendu gabeac, eta Prophetéc erran dituzten gauça gucién sinhestera bihotz berantcorretacoac!

26. Etzena behar Christec gauça horiac suffri citzan, eta bere glorian sar ledin?

27. Guero hassiric Moyses baitharic eta Propheta gucietaric, declaratzen cerauzten Scriptura gucietan harçaz beraz ciraden gauçác.

28. Eta hurbil citecen ioaiten ciraden burgura, eta harc vrrunago ioaitera irudi eguiten çuen.

29. Baina bortcha ceçaten, cioitela, Ago gurequin: ecen arratsa duc, eta eguna duc beheratu. Sar cedin bada hequin egoitera.

30. Eta guertha cedin hequin mahainean iarriric cegoela, oguia harturic gratiác renda baitzitzan, eta hautsiric eman baitziecén.

31. Orduan irequi citecen hayén beguiac, eta eçagut ceçaten hura: baina hura ken cedin hayén aguerritic.

32. Eta erran ceçaten elkarren artean, Etzena gure bihotza erratzen gutan, minço çaicunean bidean, eta declaratzen cerauzquigunean Scripturác?

33. Eta iaiquiric ordu hartan berean itzul citecen Ierusalemera, eta eriden citzaten elkargana bilduac hamecác, eta hequin ciradenac:

34. Erraiten çutela, Resuscitatu da Iauna eguiazqui, eta aguertu içan çayó Simoni.

35. Hec-ere conta citzaten bideco gauçác, eta nola heçaz eçagutu içan cen oguiaren haustean.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 24