Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 24:1-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Baina asteco lehen egunean, guciz goiz ethor citecen monumentera, ekarten cituztela appaindu cituztén vssain onac: eta cembeit emazte hequin.

2. Eta eriden ceçaten harria monumentetic aldaratua.

3. Eta sarthu ciradenean etzeçaten eriden Iesus Iaunaren gorputza.

4. Eta guertha cedin hec halacotz duda handitan ciradela, huná bi guiçon eriden baitzitecen han, chistmist ançora arguitzen çuten abillamendutan.

5. Eta nola icituac baitziraden, eta beheititzen baitziraden beguithartez lurrera guicon hec erran ciecén, Cergatic hilén artean bilhatzen duçue vici dena?

6. Ezta hemen, baina resuscitatu da: orhoit çaitezte nola erran cerauçuen oraino Galilean cela,

7. Cioela, Behar da guiçonaren Semea liura dadin vicitze gaichtotacoen escuetara, eta crucifica dadin: eta hereneco egunean resuscita dadin.

8. Eta orhoit citecen haren hitzéz.

9. Eta monumentetic itzuli ciradenean, conta cietzén gauça hauc guciac hamequey, eta berce guciey.

10. Eta ciraden Maria Magdalena eta Ioanna eta Maria Iacquesen ama, eta berce hequin ciradenac, gauça hauén Apostoluey erraileac.

11. Eta irudi cequiztén erguelqueria beçala hayén hitzac, eta etzitzaten sinhets.

12. Baina Pierrisec iaiquiric laster ceguian monumentera, eta ikartzera beheitituric ikus citzan mihisse hutsac bere gain eçarriac: guero ioan cedin bere baithan miresten çuela eguin içan cenaz.

13. Eta huná, hetaric biga ioaiten ciraden egun hartan berean burgu batetara hiruroguey stadio Ierusalemetic vrrun, Emaus deitzen cenera:

14. Eta minço ciraden elkarren artean heldu içan ciraden gauça hauçaz guciéz.

15. Guertha cedin bada hec minço ciradela eta ciharducatela, Iesus-ere hæy hurbilduric ioan baitzedin hequin batean.

16. Baina hayen beguiac luluratuac ceuden hura eçagut ezleçatençát.

17. Eta erran ciecén, Ceric dirade ioaiten çaretela çuen artean compartitzen dituçuen hitz horiac, eta cergatic çarete triste?

18. Eta ihardesten çuela batac Cleopas deitzen cenac, erran cieçón, Hi euror aiz Ierusalemen arrotz, eta eztaquizquic hartan egun hautan eguin içan diraden gauçac?

Irakurri kapitulu osoa Lukas 24