Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 23:45-56 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

45. Iguzquia-ere ilhund cedin, eta templeco velá erdira cedin artetic.

46. Eta oihu eguinic voz handiz Iesusec dio, Aitá, hire escuetan eçarten diat neure spiritua. Eta haur erranic renda ceçan spiritua.

47. Eta ikussiric Centenerac cer eguin içan cen, glorifica ceçan Iaincoa, cioela, Eguiazqui guiçon haur iusto cen.

48. Eta spectacle hartara bildu içan ciraden gendetze guciac, ikussiric eguin içan ciraden gauçác bere bulharrey ceraunstela itzultzen ciraden.

49. Eta ceuden haren eçagunac guciac vrrun, eta emazte elkarrequin hari Galileatic iarreiqui içan çaizcanac, gauça hauc ikusten cituztela.

50. Eta huna, Ioseph çaritzan guiçombat, conseiller, guiçon ona eta iustoa:

51. (Hunec etzuen consentitu hayén conseilluan ez eguitatean) Iuduén Arimathea hirico, eta hura-ere Iaincoaren resumaren beguira cegoen:

52. Hura ethorriric Pilatgana, esca cedin Iesusen gorputzaren.

53. Eta hura erautsiric estal ceçan mihisse batez, eta eçar ceçan monument batetan cein baitzén arroca batetan ebaquia, ceinetan oraino nehor ezpaitzén eçarri içan.

54. Eta cen preparationeco eguna, eta Sabbath eguna haren ondoan heldu cen.

55. Eta iarreiquiric harequin Galileatic ethorri içan ciraden emaztec-ere mira ceçaten monumenta, eta nola eçarri içan cen haren gorputza.

56. Guero itzuli ciradenean appresta citzaten vssainac eta vnguentuac, eta Sabbathoan reposa citecen, manamenduaren araura.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 23