Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 23:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guero altcha cedin hayén gendetze gucia, eta eraman ceçaten hura Pilatgana.

2. Eta has citecen haren accusatzen, cioitela, Eriden vkan dugu haur populuaren corrumpitzen, eta tributén Cesari emaitetic debetatzen ari dela, dioela, bera dela Christ Reguea.

3. Orduan Pilatec interroga ceçan hura, cioela, Hi aiz Iuduén Reguea? Eta harc ihardesten ceraucala, erran ceçan, Hic dioc.

4. Eta erran ciecén Pilatec Sacrificadore principaley eta gendetzey, Hoguenic batre eztut erideiten guiçon hunetan.

5. Eta hec hambat gortzenago ciraden, cioitela, Mouitzen dic populua, iracasten ari dela Iudea gucian, Galilean hassiric hunadrano.

6. Eta Pilatec Galileaz minçatzen ençun çuenean, interroga ceçan, eya Galileano cenez guiçona.

7. Eta eçaguturic ecen hura Herodesen iurisdictioneco cela, igor ceçan Herodesgana, hura-ere Ierusalemen cen egun hetan.

8. Eta Herodes Iesus ikussiric aleguera cedin haguitz: ecen aspaldi çuela, haren ikusteco desira çuen, ceren anhitz gauça ençuten baitzuen harçaz: eta sperança çuen cembeit signo ikussiren çuela harçaz eguiten.

9. Eta interroga ceçan anhitz hitzez: baina harc etzieçon deus ihardets.

10. Eta Sacrificadore principalac eta Scribác ceuden han arrogantqui hura accusatzen çutela.

11. Baina Herodesec bere gendearequin hura menospreciaturic, eta escarniaturic, abillamendu churi batez veztituric, harçara igor ceçan Pilatgana.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 23