Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 22:6-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eta harc prometta ceçan: eta gendetzeric ezlicenean haren hæy liuratzeco dembora propiren bilha çabilan.

7. Ethor cedin bada altchagarri gaberico oguién eguna, ceinetan hil behar baitzen Bazcoa.

8. Eta igor citzan Pierris eta Ioannes, cioela, Ioanic appain ieçaguçue Bazcoa ian deçagunçat.

9. Eta hec erran cieçoten, Non nahi duc appain deçagun?

10. Harc erran ciecén, Huná, hirian sarthu eta, bathuren çaiçue guiçombat, pegarbat vr daramala: hari çarreitzate sarthuren den etchera:

11. Eta erroçue etcheco aitafamiliari, Magistruac erraiten drauc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua?

12. Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat apprestatua: han appain eçaçue Bazcoa.

13. Orduan ioanic eriden citzaten gauça guçiac erran cerauen beçala: eta appain ceçaten Bazcoa.

14. Bada ordu hura ethorri eta, iar cedin mahainean, eta hamabi Apostoluac harequin.

15. Eta erran ciecén, Desirez desiratu vkan dut Bazco hunen çuequin iatera, nic suffri deçadan baino lehen.

16. Ecen erraiten drauçuet, guehiagoric eztudala ianen hunetaric, compli daiteno Iaincoaren resumán.

17. Eta copa harturic gratiác rendatu cituenean erran ceçan, Har eçaçue haur, eta parti eçaçue çuen artean. 18 Ecen erraiten drauçuet eztudala edanen aihenaren fructutic, Iaincoaren resumá ethor daiteno.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 22