Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 22:55-70 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

55. Eta sua viztu çutenean salaren erdian, eta elkarrequin iarri ciradenean, iar cedin Pierris-ere hayén artean.

56. Eta ikussi çuenean hura nescato batec su bazterrean iarria, hari begui eratchequiric erran ceçan, Haur-ere harequin cen:

57. Baina vka ceçan harçaz, cioela, Emazteá, eztinat eçagutzen hura.

58. Eta appur baten buruän bercebatec hura ikussiric erran ceçan, Hi-ere hetaric aiz. Baina Pierrisec diotsa, Guiçoná, ez nauc.

59. Eta quasi oren baten buruän, berce batec seguratzen çuen, cioela, Segurqui haur-ere harequin cen: ecen Galileano da.

60. Eta Pierrisec dio, Guiçoná, etzeaquiat cer erraiten duán. Eta bertan oraino hura minço cela, io ceçan oillarrac.

61. Orduan itzuliric Iaunac Pierrisganat beha ceçan: eta orhoit cedin Pierris Iaunaren hitzaz, nola erran vkan ceraucan, Oillarrac io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauc.

62. Eta camporat ilkiric Pierrisec nigar eguin ceçan mingui.

63. Eta Iesus çaducaten guiçonac, truffatzen ciraden harçaz, eta cehatzen çutén:

64. Eta hura inguru estaliric haren beguitharteari ceraunsaten, eta interrogatzen çuten, cioitela, Prophetiza eçac nor den hi io auena.

65. Eta anhitz berce gauçaric erraiten çutén haren contra desondratzen çutela.

66. Eta arguitu cenean bil citecen populuco Ancianoac, eta Sacrificadore principalac, eta Scribác, eta eraman ceçaten hura bere conseillu barnera

67. Cioitela, Hi aiz Christ? erran ieçaguc. Eta erran ciecén, Baldin erran badieçaçuet, eztuçue sinhetsiren:

68. Eta baldin interroga baçaitzatet-ere, eznauçue ihardetsiren, ezeta ioaitera vtziren.

69. Hemendic harát guiçonaren Semea iarria içanen da Iaincoaren verthutearen escuinean.

70. Orduan erran cieçoten guciéc, Hi aiz bada Iaincoaren Semea? Eta harc erran ciecén, Çuec dioçue ecen ni naicela.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 22