Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 22:54-60 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

54. Orduan hatzamanic hura eraman ceçaten, eta sar eraci ceçaten Sacrificadore subiranoaren etchean. Eta Pierris iarreiquiten çayón vrrundanic.

55. Eta sua viztu çutenean salaren erdian, eta elkarrequin iarri ciradenean, iar cedin Pierris-ere hayén artean.

56. Eta ikussi çuenean hura nescato batec su bazterrean iarria, hari begui eratchequiric erran ceçan, Haur-ere harequin cen:

57. Baina vka ceçan harçaz, cioela, Emazteá, eztinat eçagutzen hura.

58. Eta appur baten buruän bercebatec hura ikussiric erran ceçan, Hi-ere hetaric aiz. Baina Pierrisec diotsa, Guiçoná, ez nauc.

59. Eta quasi oren baten buruän, berce batec seguratzen çuen, cioela, Segurqui haur-ere harequin cen: ecen Galileano da.

60. Eta Pierrisec dio, Guiçoná, etzeaquiat cer erraiten duán. Eta bertan oraino hura minço cela, io ceçan oillarrac.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 22