Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 22:42-48 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

42. Cioela, Aitá, baldin nahi baduc iragan eçac copa haur eneganic: badaric-ere ez ene vorondatea baina hirea eguin bedi.

43. Eta aguer cequión Aingueruä cerutic hura confortatzen çuela.

44. Eta hersturatan iarriric othoitze eguiten çuen cineçago, eta cen haren icerdia odol chorta gatzatu lurrera erorten diradenac beçala.

45. Guero orationetic iaiquiric ethor cedin bere discipuluetara, eta eriden citzan tristez lo ceunçala.

46. Eta erran ciecén, Cergatic lo çaunçate? iaiqui çaitezte, eta othoitz eguiçue sar etzaitezten tentationetan.

47. Eta hura oraino minço cela, huná, compainiabat, eta Iudas deitzen cena, hamabietaric bat, hayén aitzinean ethorten cen, eta hurbil cequion Iesusi pot leguionçát.

48. Eta Iesusec erran ciecón, Iudas, pot batez guiçonaren Semea traditzen duc?

Irakurri kapitulu osoa Lukas 22