Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 22:37-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

37. Ecen erraiten drauçuet oraino behar dela nitan complitu scribaturic dagoen haur, Eta gaichtoequin contatu içan da. Ecen segur niçazco gaucéc fin hartzen duté.

38. Eta hec erran ceçaten, Iauna, huná bi ezpata hemen. Eta harc erran ciecén, Asco da.

39. Guero ilkiric parti cedin costumatu beçala Oliuatzetaco mendirát: eta iarreiqui içan çaizcan bere discipuluac-ere.

40. Eta leku hartara ethorri cenean, erran ciecén, Othoitz eguiçue sar etzaitezten tentationetan.

41. Orduan hura vrrund cedin hetaric harri iraitzi baten inguruä, eta belhauricaturic othoitz eguiten çuen,

42. Cioela, Aitá, baldin nahi baduc iragan eçac copa haur eneganic: badaric-ere ez ene vorondatea baina hirea eguin bedi.

43. Eta aguer cequión Aingueruä cerutic hura confortatzen çuela.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 22