Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 22:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta cen hurbiltzen altchagarri gaberico oguién bestá, Bazco erraiten dena:

2. Eta çabiltzan Sacrificadore principalac eta Scribác nolatan hura hil ahal leçaqueten: ecen populuaren beldur ciraden.

3. Baina Satan sar cedin Iudas icen goiticoz Iscariot deitzen cenera cein baitzén hamabién contuco.

4. Eta hura ioanic minça cedin Sacrificadore principalequin eta capitainequin nola hura liura lieçaqueen.

5. Eta aleguera citecen, eta accorda citecen hari diru emaitera.

6. Eta harc prometta ceçan: eta gendetzeric ezlicenean haren hæy liuratzeco dembora propiren bilha çabilan.

7. Ethor cedin bada altchagarri gaberico oguién eguna, ceinetan hil behar baitzen Bazcoa.

8. Eta igor citzan Pierris eta Ioannes, cioela, Ioanic appain ieçaguçue Bazcoa ian deçagunçat.

9. Eta hec erran cieçoten, Non nahi duc appain deçagun?

10. Harc erran ciecén, Huná, hirian sarthu eta, bathuren çaiçue guiçombat, pegarbat vr daramala: hari çarreitzate sarthuren den etchera:

11. Eta erroçue etcheco aitafamiliari, Magistruac erraiten drauc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua?

12. Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat apprestatua: han appain eçaçue Bazcoa.

13. Orduan ioanic eriden citzaten gauça guçiac erran cerauen beçala: eta appain ceçaten Bazcoa.

14. Bada ordu hura ethorri eta, iar cedin mahainean, eta hamabi Apostoluac harequin.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 22