Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 21:8-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta harc erran ceçan, Beguirauçue seduci etzaitezten: ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, dioitela, Ni naiz Christ: eta dembora hure hurbiltzen da: etzoaztela bada hayén ondoan.

9. Eta ençun ditzaçuenean guerlác eta seditioneac ezalbeitzinteizte icit: ecen gauça hauc lehen ethorri behar dirade: baina ezta bertan fina içanen.

10. Orduan erran ciecén, Altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra:

11. Eta lur ikaratze handiac içanen dirade lekutic lekura, eta gosseteac eta içurriteac, eta icidurác: eta signo handiac içanen dirade, cerutic.

12. Baina gauça hauen gucion aitzinetic bere escuac eçarriren dituzte çuen gainean, eta persecutaturen çaituzte, liuratzen çaituztela synagoguetara eta presoindeguietara, eramanic Reguetara eta Gobernadoretara, ene icenagatic.

13. Eta horiac helduren çaizquiçue testimoniagetan.

14. Eçarçue bada çuen bihotzetan, aitzinetic ez pensatzera nola ihardetsiren duçuen.

15. Ecen nic emanen drauçuet aho, eta iaquite ceini ecin contrastaturen baitzaizquio, ezeta resistituren çuey contrastaturen çaizquiçuen guciéc.

16. Halaber liuraturen çarete aitéz eta améz eta anayéz eta ahaidéz eta adisquidéz: eta çuetaric hil eraciren duté:

17. Eta guciéz gaitzetsiac içanen çarete ene icenaren causaz.

18. Baina çuen buruco bilobat ezta galduren. 19 Çuen patientiáz posseditzaçue çuen arimác.

20. Eta ikus deçaçuenean Ierusaleme gendarmeriaz inguratua, orduan albeitzinequite ecen hurbil datela haren destructionea.

21. Orduan Iudean diradenéc ihes albeileguite mendietarát: eta haren artecoac retira albeilitez: eta campoetan diradenac ezalbeilitez hartan sar.

22. Ecen mendequiozco egunac dirade hauc, scribatuac diraden gauça guciac compli ditecençat

23. Eta dohain gaiz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan, ecen necessitate handia içanen da lur haren gainean, eta hira populu hartan.

24. Eta eroriren dirade ezpataren ahoz, eta captiuo eramanen dirade natione gucietara, eta Ierusaleme aurizquia içanen da Gentiléz, Gentilén demborác compli daitezqueno.

25. Orduan içanen dirade signoac iguzquian eta ilharguian eta içarretan: eta lurrean afflictione nationetan ez iaquinez cer eguin, orroaz daudela itsassoa eta bagác:

26. Hala non guiçonac hilac beçalacaturen baitirade iciduraren handiz, eta mundura ethorriren diraden gaitzén beguira egoitez: ecen ceruètaco verthuteac ikaraturen dirade.

27. Eta orduan ikussiren duté guiçonaren Semea ethorten dela hodey batetan bothere eta gloria handirequin.

28. Eta gauça hauc eguiten has ditecenean, chuchent albeitzinteizte, eta goiti albeitzinçate çuen buruäc, ecen hurbiltzen da çuen redemptionea.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 21