Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 21:26-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Hala non guiçonac hilac beçalacaturen baitirade iciduraren handiz, eta mundura ethorriren diraden gaitzén beguira egoitez: ecen ceruètaco verthuteac ikaraturen dirade.

27. Eta orduan ikussiren duté guiçonaren Semea ethorten dela hodey batetan bothere eta gloria handirequin.

28. Eta gauça hauc eguiten has ditecenean, chuchent albeitzinteizte, eta goiti albeitzinçate çuen buruäc, ecen hurbiltzen da çuen redemptionea.

29. Eta erran ciecén comparatione haur, Ikusquiçue ficotzea eta arbore guciac.

30. Ia hostatzen diradela dacussaçuenean, ceuron buruz eçagutzen duçue ecen ia hurbil dela vdá.

31. Halaber çuec-ere ikussiren duqueçuenean gauça hauc eguiten diradela, eçagut albeitzineçate ecen hurbil dela Iaincoaren resumá.

32. Eguiaz erraiten drauçuet ecen eztela iraganen mende haur, gauça hauc gucioc eguin daitezqueno.

33. Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.

34. Gogoa eyeçue bada çuen buruèy, çuen bihotzac sortha eztitecen gormandiçaz, eta hordiqueriaz, eta vicitze hunetaco ansiéz: eta subitoqui gainera ethor eztaquiçuen egun hura.

35. Ecen laço batec beçala attrapaturen ditu lur guciaren gainean habitatzen diraden guciac.

36. Veilla eçaçue bada, dembora gucian othoitz eguiten duçuela, ethorteco diraden gauça guciey itzurteco digne eguin çaiteztençat, eta guiçonaren Semearen aitzinean egon ahal çaiteztençat.

37. Eta egunáz templean iracasten ari cen, eta gauaz Oliuatzetaco deitzen den mendian egoiten cen.

38. Eta populu gucia goicean ethorten cen harengana, templean hura ençun leçançat.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 21