Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 20:33-44 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

33. Resurrectionean bada hetaric ceinen emazte içanen da? ecen çazpiéc vkan dié hura emazte

34. Orduan ihardesten çuela erran ciecén Iesusec, Mundu hunetaco haourréc hartzen duté ezconçaz eta hartzen dirade.

35. Baina secula haren, eta hiletaco resurrectionaren vkaiteco digne eridenen diradenéc, eztuté harturen ezconçaz, ez eztirade harturen.

36. Ecen guehiagoric ecin hil daitezque: ecen Aingueruèn pare dirade: eta Iaincoaren seme dirade, resurrectionezco seme diradenaz gueroz.

37. Eta hilac resuscitatzen diradela, Moysesec-ere eracutsi vkan du berro aldean, dioenean Iauna dela Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa.

38. Bada Iaincoa ezta hilena, baina viciena: ecen guciac hari vici çaizquio.

39. Eta ihardesten çutela Scribetaric batzuc erran ceçaten, Magistruá, vngui erran duc.

40. Eta guehiagoric etziraden ausartzen deusez haren interrogatzera.

41. Eta erran ciecén, Nola erraiten duté Christ Dauid-en seme dela?

42. Ikussiric ecen Dauid-ec berac dioela Psalmuén liburuän, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean,

43. Eçar ditzaquedano hiré etsayac hire oinén scabella.

44. Dauid-ec beraz Iaun hura deitzen du, eta nola da haren semé?

Irakurri kapitulu osoa Lukas 20